Eneko Sagardoyk Goya saria eskuratu du, aktore berri onenaren atalean. Berea izan da Goya ekitaldian banatu duten lehen saria. Hainbat pertsonei eskaini die saria. Gurasoei, anaia Anderri, Karrika antzerki taldeari, Txotxeri eta baita 'Handia' filmearen zuzendari eta lankideei ere, Joseba Usabiagari bereziki.
Hamar sari eskuratu ditu 'Handia'k Goya sarietan: Sagardoyrena, Saioa Lararen eskutik jantzi onenarena, muntaia onenarena, produkzioarena, zuzendaritza artistikoarena, argazkigintzako zuzendaritzarena, efektu bereziena, makillaje zein ile-apainketarena, gidoi onenarena eta musikarena.