Bere multzoan hirugarren tokian sailkatu den Gran Kanariako taldea da San Fernando. Joaneko partidua irletan jokatuko dute datorren asteburuan. Itzuliko neurketa Tabiran izango da astebete geroago.
Nahi baino urrunago joan beharra egokitu zaio Kulturalari. Klubeko ordezkarien esanetan seguruenik Madrilera joango dira lehenengo eta handik uharteetarako hegazkina hartuko dute. Kanporaketa hau gainditzen badute Bigarren B Mailara igoko dira.