Landako II kiroldegiko akatsen ardura bide judizialetik erreklamatuko du udalak

Markel Onaindia 2018ko mai. 30a, 10:20

Argazkia: Durango Kirolak

Orain arte, erreklamazioak ohiko bideetatik egiten saiatu dira udaleko ordezkariak, baina emaitza onik eman ez dutenez, bide judiziala hartzea erabaki dute.

Durango Kirolak erakunde autonomoko presidenteak –Pilar Rios– eta gerenteak adostuta jorratuko dute prozesu hori. Martitzeneko osoko bilkuran eman zuen gobernu taldeak erabakiaren berri, EH Bilduk gaia lantzeko aurkeztutako mozio baten harira. 

Landako II kiroldegia eraiki zenetik hainbat arazo sortu dizkio udalari, urteotan akatsak eta matxurak agertu izan direlako. Hasierako obragaz lotura dutela uste dute; hau da, lan haiek ez zirela behar bezala egin. Horregatik, urteotan egin behar izan dituzten konponketen ardura instalazioak eraikitzeko adjudikazioa lortu zuen enpresarena dela uste dute.

 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!