Aitziber Irigoras alkatearen esanetan, "instalazio elektrikoaren funtzionamendu ona bermatzea eta segurtasuna optimizatzea lehentasunezko jarduerak dira udalarentzat, arazoak ekiditeko. Era berean, inbertsio honek udalerriko argiteria publikoaren kudeaketa eraginkorrean aurrerapauso bat emateko balioko du".
Hauek izango dira hobekuntza igarriko duten guneak: Aramotz, Askatasun-Oiñiturri-Herriko Gudarien, Montevideo-Arandoño Torre, Antso Estegiz-Santasusanoste, Hegoalde eta Tabirako parkeko zonaldea.
Mozioa, bilkuran
Azkenaldian hainbat etenaldi egon dira argiterian, eta kexak zabaldu dituzte herritarrek sare sozialetan. Herriaren Eskubidea alderdiak ere mozio bat aurkeztuko du osoko bilkuran.