Durangoko tren geltoki berrian komunak jartzeko gomendioa egin zion Arartekoak ETSri, eta horren harira, udalak ere eskari bera egitea gura du EH Bilduk. Gainera, itxarongela bat ezartzea ere beharrezkoa dela uste du alderdiak. Bestalde, gaur egun garatzen dabiltzan obren inguruan "ezjakintasunak" daudela dio EH Bilduk, eta horregatik, ETSk obrei buruzko informazioa eman dezala nahi du.
Bilkuran plazaratuko den beste gai bat Durangoko kaleetako argiztapenarena izango da, Herriaren Eskubidearen aldetik. "Gobernu taldeari eskatzen diogu azalpenak eman ditzala azken urtean Durangoko zati handi batek sufritu dituen argi etenez". Hemendik aurrera, horrelako gertakariez udaleko gardentasun atarian argitaratzea gura du Herriaren Eskubideak, baita egoera konpontzeko neurriak hartzea ere.