Kulturalak Gaztela-Mantxako Conquense taldearen kontra jokatuko du igoera

Joseba Derteano 2018ko maiatzaren 14a

Joaneko partidua etxean, Tabiran, jokatuko dute asteburu honetan.

Espainiako Futbol Federazioak oraintxe egin du Hirugarren Mailako igoera faseko kanporaketen zozketa. Durangoko Kulturalari Cuenca herriko (Gaztela-Mantxa) Conquense taldea egokitu zaio. Joanekoa etxean jokatuko dute zapatu honetan, 18:30ean, eta itzulikoa kanpoan, hurrengo asteburuan. Kanporaketa honetako irabazlea Bigarren B Mailara igoko da eta galtzaileak bigarren aukera bat izango du beste igoera fase batean.

Hirugarren Mailako txapeldun denen arteko kanporaketak:

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!