Ligako txapeldunek garaikurra altxatu dute

Joseba Derteano 2018ko mai. 12a, 21:16

Durangoko Kulturalak Hirugarren Mailako liga txapeldunei dagokien garaikurra jaso du gaur Tabiran jokatu den partiduan.

Liga amaituta, Bigarren B Mailara igotzen saiatuko dira durangarrak. Astelehenean egingo den zozketan jakingo dute nor egokitu zaien aurkari. Hurrengo asteburu bietan jokatuko dituzte joaneko eta itzuliko neurketak. Kanporaketa hori gainditzen badute, Bigarren B Mailara igoko dira.

Gaur, ligako azken partiduan bina berdindu dute etxean Santutxuren kontra.

Erlazionatuak

Durangoko Kulturala, ligako txapeldun

Joseba Derteano 2018 mai 05 Durango

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!