Burgosen igoerak mailari eusteko ate bat ireki dio Durango Nissan-Gaursari

Joseba Derteano 2018ko mai. 13a, 20:30
Burgoseko jokalariak gaur lortutako igoera ospatzen (Argazkia: www.ferugby.es)

Jaitsiera zuzena ekidin eta promozioa jokatuko du.

Ohorezko B Mailari eusteko aukera bat sortu zaio Durango Nissan-Gaursa errugbi taldeari. Durangarren maila berean jokatzen zuen Burgosek igoera lortu du gaur. Ohorezko Mailara igo da igoera fase bikain bati esker. Fenix Rugby eta Pozuelo taldeak menderatu ostean, finalean Ciencias Sevilla taldeari irabazi dio. Joaneko partiduan 20-22 irabazi zuen eta gaur jokatu den itzulikoan berriro gailendu da: 33-22.

Ubu Colina Clinic Burgos igotzea albiste ezinhobea da Durango Nissan Gaursarentzat. Galdu izan balu mailaz jaitsiko zen, baina irabazi egin duenez, promozioa jokatuko du. Hau da, Ohorezko B Mailari eusteko ate bat ireki die Burgosen lorpenak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!