Puntu bat batzea nahiko zuen, baina hirurak batu ditu lehenengo zatian sartutako golari esker. Norgehiagoka zaila zuen. Izan ere, Alavesen filialak, sailkapeneko hirugarren tokian kokatutako taldeak, puntuak behar zituen igoera fasea segurtatzeko.
Kulturalak 1987an irabazi zuen azkenekoz Hirugarren Mailako liga. Orduan, Bigarren B Mailara igotzea lortu zuen eta hantxe egon zen 1990-91 denboraldian jaitsi zen arte.
Hurrengo asteburuan, Santutxuren kontra ligako azken partidua jokatu ostean, Bigarren B Mailarako igoera fasean zentratuko dira durangarrak. Kulturalak 2005-06 denboraldian jokatu zuen azkenekoz maila horretan. Liga txapeldun geratu barik igo zen.