Gaur dira 40 urte ETAko kide ziren bi gazte durangarrak Gernikan hil zirenetik, Guardia Zibilaren tiroen eraginez. Hainbat herritarrek lore eskaintza egin dute euren hilobian, eta agurra eta bertsoak ere eskaini dizkiete. Arratsaldean, berriz, elkarretaratzea egin dute.