Txiki eta Rusoren lagunek antolatu dute ekitaldia, eta gaur iluntzean ere elkarretaratzea egingo dute 20:00etan Andra Marian. Lagunen arabera Guardia Zibilaren segada baten ondorioz hil ziren biak.
Ekitaldian, eurei zuzendutako mezua irakurri dute; ETAren azken erabakiaz berba egin diete adibidez. Etorkizunera begira askatasunaren aldeko lanean jarraitzeko asmoa helarazi dute.