Geu Be elkartekoek futbol partidua jokatu dute Lezaman, Athleticen zelaian

Joseba Derteano 2018ko api. 26a, 12:51

Genuine Ligako Athletic taldearen kontra jokatu zuten atzo.

Geu Be elkarteko gazte batzuk Genuine Liga jokatzen ari dira Athletic taldearekin. Tarragonan eta beste hainbat tokitan egon dira. Atzo Geu Beko kide guztiek izan dute Athleticen kamiseta janzteko aukera. Izan ere, Geu Be taldeak eta Genuine Ligako Athleticek elkarren kontra jokatu zuten Lezaman. Geu Bekoak Athleticen bigarren ekipazioarekin ibili ziren.

Maiatzeko azken asteburuan amaituko da Genuine Liga. Azken jardunaldia falta da. Ez dute ligarik irabaziko, baina Fair Play edo joko garbiaren sailkapenean lehenengo doaz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!