Martin Barreña Elizegi hil da, Durangoko bonbardaketako lekukoa eta frankismoko errepresaliatua izan zena

Markel Onaindia 2018ko api. 24a, 21:45
Iaz bere alabagaz eta bilobagaz batera elkarrizketatu zuen Barreña ANBOTOk.

Barreñak 9 urte zituen 1937ko martxoaren 31ko bonbardaketan. Berak eta familiak errepresio handia jasan zuten gerra zibilean eta osteko diktaduran. Esaterako, anaia bat eta osaba bi desagertu egin ziren gerra sasoian.

Iaz elkarrizketa egin zion ANBOTOk bere alaba Maite eta biloba Itsasogaz batera, eta hemen berak kontatutako pasarte bat, greba baten ondorioz kartzelan egondako egunez: "Guardia Zibilak etorri eta Bilbora eraman ninduten; egun bi eman nituen La Salven. Handik, kartzelara, Jaenen. Hiru hile egon nintzen. Beldur handia pasatu nuen. Gauez ateratzen ninduten, auto batean sartu poliziekin, eta harrobi batera eraman. Fusilatuko nindutela esaten zidaten". 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!