Alberto Barreña Elizegi Durangoko bonbardaketaren lekukoa hil da

Anboto 2017ko urt. 14a, 12:49

Gaur goizaldean hil da Alberto Barreña Elizegi (Durango, 1924-2017) Durangoko bonbardaketaren lekukoa, 92 urte zituela. Astelehenean 19:00etan Andra Marian izango da hileta elizkizuna.

Alberto Barreñak 12 urte zituen 1937ko martxoaren 31n. Bonbardaketak hasi zirenean hilerri ingurura, Santi Kurutzera joan zen korrika batean. Orain urte batzuk jasotako Albertoren lekukotasunak une horretan durangarrek sentitu zuten izua lehen pertsonan azalarazten du. "Beldur itzela pasa genuen. Hilerrira bidean kamioiak hildakoz beteta pasatzen ikusten genituen". Arratsaldean gerra hegazkinak Durangora itzuli ziren. "Abadiño aldetik zetozela entzun genuen. Montorretan tiroak eta ametrailamenduak entzuten ziren". Barreñak erbestea ere ezagutu zuen. Santanderren itsasontzia hartu eta Normandiara (Frantzia) joan zen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!