'Domekaëro' ekimenak arrakasta eduki duela esan du udalak

Markel Onaindia 2018ko api. 20a, 12:06

Argazkia: @plateruena

Martxan jarri denetik edukitako arrakasta kontuan hartuta, aurrerantzean inskripzio faseak hamabostaldietarako izango dira, hile osorako beharrean. 

Horrela, durangar gehiagori ekimenean parte hartzeko aukera eskaini gura diete. Plateruena eta Berbarok ere sustatzen dute umeentzako domeketako aisialdi eskaintza, udalagaz batera.

Maiatzeko domeketan parte hartu ahal izateko, apirilaren 23tik 25era egongo da apuntatzeko aukera Pinondo Etxean. Hilean 6 eta 14 urte arteko 100 umerentzako plazak eskainiko dituzte. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!