Durangoko Familiak taldearen arabera, 'Domekäero' ekimena ez da erabiltzaileekin kontsultatu

Markel Onaindia 2018ko mar. 12a, 10:17

Herriko ume eta gaztetxoentzako aisialdi eskaintza sustatzea eta negurako aterpeak ezartzea eskatzen duen taldeak poztasunez hartu du Domekäero ekimenaren sorrera, baina hainbat zalantza sortzen dizkiola ere aipatu du prentsara bidalitako oharrean. 

Lehenik eta behin, ohartarazi dute ekimenaren inguruan ez zaiela erabiltzaileei iritzia kontsultatu. Zehaztasunetan sartuta, ekainera arteko epea izanik zerbait puntuala izatea kritikatu dute, eta gainera, sasoi honetan familiek irteerak egiten dituztela gogoratu dute, eguraldi ona aprobetxatuta. Ez dute ondo ikusten eskaintza ume kopuru batentzako soilik izatea, eta ezta hile osorako apuntatu behar izatea ere. 

Udalak, Berbarok eta Plateruenak antolatu dute Domekäero. Ekainera bitartean, 6-14 adin tarteko 100 umerentzat jolasguneak zabalduko dituzte domeka arratsaldetan, Plateruenean eta Elkartegian. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!