Estazio zaharreko eremuaren maketa Durangora ekartzea eskatuko dute

Anboto 2018ko api. 18a, 21:14

Datorren martitzenean apirileko udal osoko bilkura egingo da udaletxean, eta EH Bilduk tren estazio zaharreko eremuaren berrantolaketaren gaia eramango du eztabaidara.

Batetik, ETSk eta udalak adostutako berrantol

aketaren maketa Durangora ekartzea eskatuko dute, herritarrek plana zuzenean ikusi ahal dezaten. Alderdiaren arabera, planak aldaketak eduki arren oraindik 5 etxe dorreak eraikitzea aurreikusita dago. "Herritarrek jaso duten desinformazioarekin apurtzeko, uste dugu beharrezkoa dela gaur egun ETSren biltegietan dagoen maketa hau berriro ere herritarren ikusgai jartzea".

Bestetik, gune erlijioso bat sortzeko lur bat aurreikusten zuen planak, eta izaera hori kentzea ere eskatuko du EH Bilduk. Berez, osoko bilkuran onartuta dago jada erreklamazio hori, baina batzordean ez zen garatu.

Bestalde, aipatzekoa da EH Bilduk eta Herriaren Eskubideak auzitegietara eraman dutela ETS eta udalaren akordioa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!