Istripuak saihesteko asmoz, nagusiak kontzientziatu gura dituzte Durangon

Markel Onaindia 2018ko api. 16a, 16:00

Durangoko Udalak eta Stop Accidentes elkarteak pertsona nagusiak kontzientziatzeko kanpaina bat hasi dute. Pilar Rios alkateordeak eta Garazi Iriondo elkarteko kideak eman dute ekintzen berri.

Bihar (martitzena) bide segurtasunaren inguruko berbaldi bat emango dute, 18:00etan Adinekoen Udal Egoitzan. Garazi Iriondo Stop Accidentes elkarteko kidea eta bide-hezkuntzako teknikaria denak, eta Javi Sanchez udaltzainak -teknikaria eta psikopedagogoa ere bada- eskainiko dute informazioa.

Eguenean, ostera, gidatzeaz jardungo dute 18:00etan Pinondo Etxan hasiko den tailer batean. Berbaldikoez gainera, Marina Lores autoeskolako irakaslea eta Jose Antonio Juarez autoa prestatzeari buruzko aditua egongo dira tailerrean.

Rios alkateordearen esanetan, informazioak eta formazioak garrantzi handia dute nagusien segurtasunean. "Uste dugu istripu asko saihestu ditzakegula adi ibiltzen bagara egunero, harrapaketa gehienak deskuiduek eragindakoak baitira".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!