Elkoroiribek dio "ilusio eta konpromiso handiz" izango dela Durangoko EAJren alkategaia

Markel Onaindia 2018ko mar. 14a, 20:50

EAJren Uri Buru Batzarrak adierazi du Elkoroiriberen alkategai izendapena berretsi dutela gaurko batzarrean. Bera izan da udal hauteskundeetarako aurkeztutako hautagai jeltzale bakarra. Izendapena "ilusio eta konpromiso handiz" hartu duela dio.

42 urte ditu Elkoroiribek, eta uneotan Eusko Jaurlaritzako osasun sailburuaren gabineteko arduraduna da. Aurretik beste zenbait ardura eduki izan ditu; aurreko legealdian Hezkuntza saileko aholkulari izan zen, eta 2007tik 2009ra Garraio zuzendari, adibidez. Ikasketei dagokienez,  Publizitate, Harreman Publiko eta Marketingean graduatu zen London Metropolitan Unibertsitatean, Barne Komunikazio masterra egin zuen Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan eta Turismoan diplomatu zen Deustuko Unibertsitatean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!