Mireia Elkoroiribe izango da EAJren hautagaia Durangoko alkatetzarako

Anboto 2018ko mar. 2a, 10:09

Durangoko EAJko asanbladak hautagaia aukeratzeko prozesuko lehen batzarra egin du, eta Elkoroiriberena da aurkeztutako proposamen bakarra. Martxoaren 14an berretsiko dute eta ordutik aurrera hautagai ofiziala izango da.

Eusko Jaurlaritzako osasun sailburuaren gabineteko zuzendaria da gaur egun Elkoroiribe. Aurretik, beste hainbat ardura izan ditu Eusko Trenbide Sarean, eta Hezkuntza, Hizkuntza eta Kulturako sailean kanpo harremanetarako aholkulari izan zen 2013 eta 2016 artean. Turismoan diplomatua da, baina Barne Komunikaziorako Masterra ere egina du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!