Ardanzari 17 urteko kartzela zigorra ezarri zioten 2006an, Ofelia Hernandezen heriotzaren errudun jo baitzuen epaileak. 11 urtez espetxean egon ostean, iaz lortu zuen hirugarren gradua. Ardanzak joan zen barikuan egin zion eraso Pilar Riosi, Madalena inguruko kafetegi batean. Heriotza mehatxua egin zion, eskuz pistolaren keinua eginda bost bider. Riosek salaketa jarri eta gero, Durangoko 4. instrukzio epaitegiko epaileak, lau hilabeteko urruntze-agindua ezarri zion Felipe Ardanzari mehatxu-delitu bat egiteagatik.
Martxoaren 8an, berriz, epategiek Felipe Ardanza atxilotzeko agindu zuten. Horrela, Ardanza kartzelan sartu dutela baieztatu du Ertzaintzak.