Martxoak 8

"Kolosala izan da! Zorionak Durango!"

Jone Guenetxea 2018ko mar. 9a, 09:39

Durangoko M8 asanbladak atzoko mobilizazioen inguruko balorazioa egin du. "Martxoaren 9an, Durango zoriondu nahi dugu, bertaratu ziren herritarrak, grebarekin bat egin zuten komertzio eta tabernak, Durangaldeko hedabideak... Baina bidean pauso bat izan zen atzokoa, borroka feministak egunerokoa du bere lana eta bere horretan jarraituko dugu", diote asanbladako kideek.

Balorazio testua:

KOLOSALA IZAN DA! Zorionak Durango!

Borroka feministak egun historikoa bizi izan zuen atzo. Goizeko giza katean, 2000 emakumetik gora bildu ginen planto egiten dugula aldarrikatzeko, eta arratsaldetako manifestazioan ere, milaka herritar atera ziren kalera. Bertaratutako askoren hitzetan, Durangok bizi izan duen manifestaziorik handiena izan zen atzokoa.  Hurrengo asteetan, Durangoko M8 asanbladan, M8 egunaren eta antolaketa prozesu guztiaren balorazio sakonagoa egingo dugu.  Martxoaren 9an, Durango zoriondu nahi dugu, bertaratu ziren herritarrak, grebarekin bat egin zuten komertzio eta tabernak, Durangaldeko hedabideak... Baina bidean pauso bat izan zen atzokoa, borroka feministak egunerokoa du bere lana eta bere horretan jarraituko dugu.

                                                                                             Durangoko M8 asanblada

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!