Bartzelonako jokalariak 20:00ak inguruan helduko dira Durangoko Gran Hotelera

Joseba Derteano 2018ko ots. 16a, 11:50

Gaur Durangon hartuko dute atseden, bihar Eibarren kontra jokatu aurretik.

Hotelera 20:00 inguruan helduko dira Ertzaintzako iturrien arabera. Bartzelonak eta Eibarrek ligako futbol partidua jokatuko dute bihar arratsaldean Ipurua zelaian.

Gaurkoa ez da Bartzelonako jokalariak Durangoko Gran Hotelera datozen lehenengo aldia. Iaz hotel ingurua zalez bete zen jokalarien etorrera bertatik bertara ikusteko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!