Zoramena eragin dute Bartzelona futbol taldeko jokalariek Durangon

Anboto 2017ko urt. 22a, 19:50

Durangoko Gran Hoteletik irten direnean zalez beteta zeuden inguruak. (Azaleko bideoa: Jordi Sarrate)

Gaur Bartzelona futbol taldeko zalez beterik egon da Durangoko Gran Hotel ingurua eguneko zatirik handienean. Jokalariek, bai hotelera heldu direnean eta bai handik irten direnean, ikusmin handia eragin dute. Gaztetxoek atzetik jarraitu dute Bartzelona FT-ko autobusa hainbat metrotan. Luis Enriqueren taldeak Eibarren aurka jokatuko du, Ipurua futbol zelaian.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!