Sapuetxe botatzeko hitzarmena sinatu dute Durangoko Udalak eta URA agentziak

Markel Onaindia 2018ko ots. 8a, 10:31

Eraikin okupatua botako dute, eta Montevideoko erreka gaineko zubia ere berrituko dute obrekin. Instituzio bakoitzak 425.000 euro ipiniko ditu 2018 eta 2019 urteen artean.

1999an okupatu zuten Montevideo kaleko eraikina hainbat gaztek, eta duela pare bat urtera arte herriko gaztetxea izan zen. Orduan, kultur espazio zabalago bati hasiera eman zioten, gazteen sektoreaz harago. 

Eraikina ordenazioz kanpo dago, erreka gainean egoteagatik. Horregatik, 2011n etxea botatzea onartu zuen udalak osoko bilkuran. Baina, eraisketarako finantzazioa ez da lotuta egon orain arte. Eraikina jabego pribatukoa da, baina URA agentziak (Eusko Jaurlaritzaren menpekoa) eta Iparraldeko Ur Konfederazioak ere badute bere gaineko ardura, errekaren gainean dagoelako. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!