Berdeago azokak 16.000 bisitaritik gora eduki ditu, eta sendotu egin dela nabarmendu dute antolatzaileek

Anboto 2018ko urt. 30a, 17:00

Berdeago Energyn 7.600 lagunek egin zuten bisita eta Berdeago Naturen 8.500ek. Antolatzaileek balorazio ona egin dute, bisita kopuruagatik zein erakusle eta herritarren artean egondako interakzioagatik. 

"Berdeago jada saihestu ezineko elkargunea da energia berriztagarrietan eta elikadura ekologikoetan interesaturik daudenentzat", azaldu dute antolatzaileek prentsa oharrean. Pozik daude aurtengo edizioaren emaitzagaz, eta azoka sendotu egin dela uste dute. 120 erakusle eta 40 berbaldi baino gehiago aukeran egon direla nabarmendu dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!