Berdeago azokak ateak zabaldu dizkio etorkizun jasangarriari

Markel Onaindia 2018ko urt. 19a, 11:31

Gaur hasi da Berdeago Energy azoka, domekara bitartean garatuko dena. Aitziber Irigoras alkateagaz batera, Eusko Jaurlaritzako eta Aldundiko ingurumen arduradunek parte hartu dute inaugurazio ekitaldian.

Energia berriztagarrien arloan lanean dabiltzan hainbat enpresak postuak ipini dituzte Landako Gunean, eta horretaz aparte, berbaldi ugari ere egongo dira interesdunentzat. Hurrengo asteburuan, ostera, Berdeago Nature azokaren txanda izango da, produktu ekologikoak ardatz izango dituena.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!