Eneko Boveda: "Erronka berri bati aurre egiteko desiatzen nengoen”

Anboto 2018ko urt. 23a, 21:58

Gaur bere taldekide berriekin entrenatu du lehenengoz. Osteko prentsaurrekoan kazetarien galderei erantzun die.

Eneko Bovedak (Durango, 1988) denboraldia amaitu arte eta beste urte birako kontratua sinatu du Coruñako Deportivo taldearekin. Gaurko lehenengo entrenamenduaren osteko prentsaurrekoan fitxaketaren nondik norakoak azaldu ditu. "Urte bi eta erdi neramatzan Athleticen eta nire parte hartzea gero eta urriagoa zela ikusten nuen. Beraz, merkatuan zeuden aukerak begiratzen hasi ginen. Hainbat taldegaz izan nituen hartuemanak, eta Deportivo izan zen interesik handiena erakutsi zuena. Erronka desberdin bati aurre egiteko desiatzen nengoen". 

Kepa Arrizabalaga Athleticeko atezainaren inguruan ere galdetu diote. Azkenean Athleticekin sinatu du kontratua ondarrutarrak. Bovedak berba onak izan ditu bere taldekide ohiarentzat. "Profesionala eta lankide ona da. Gainera, jokalari handi batek behar duen izakera du. Hainbat aukera zituen, denak oso onak, eta normala den moduan dudak izan ditu. Guk errespeturik handienarekin tratatu dugu, jakinda zer zailan den egoera horretan erabaki bat hartzea. Bere erabakia edozein izanda nire babesa izango zuen".


Atzoko azterketa medikuko irudiak (Youtube: Real Club Deportivo de La Coruña)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!