Boveda, agurrean: "Segi gure kluba eta gure filosofia maitatzen"

Anboto 2018ko urt. 20a, 22:32

Eneko Bovedak Athletic utzi eta A Coruñako Deportivon jokatuko du aurrerantzean, aurtengo ekainera arte zeukan kontratua eten ostean. Despedidarako mezu hunkigarri bat zabaldu du, euskara hutsean.

Azkenaldian gutxi jokatu du durangarrak, eta gainera, datorren denboraldirako Ander Capa fitxatu du klubak, eskuin hegalean jokatzeko.

Urteotan Athleticen jasotakoa eta bizitakoa eskertu du Bovedak mezuan, eta taldearen aldeko aldarria zabaldu ere bai. "Segi gure taldea eta gure filosofia maitatzen, eta maitatu zuen jokalariak, aldagela horretan altxor handi bat dago eta", helarazi die zaleei.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!