Maria Jose Eraustegi Kultur Ondarearen Zentroko zerbitzu arduradunaren ustez, eraikinaren inguruko erresoluzioa egon arte eraisketa etetea litzateke "egokiena". EH Bilduk joan zen astean dei egin zuen Kultura sailera, estazioa botatzeko obrak hasi zirenean, eta balorazio bera egin zieten. ETSra ere beste idatzi bat bidali du alderdi politikoak, eraikina ez botatzeko eskatuz, gero "herritarren zerbitzura jartzeko".