San Fausto jaien testuinguruan jarri zen martxan Erastop aplikazioa, eraso sexistak prebenitzeko helburuz. Idoia Agorria informatikari eta udal langileak garatu zuen sistema. Eraso baten biktima izanez gero, larrialdi deia egiteko aukera azkarra ematen du, eta poliziak geolokalizazio bidez jakin ahal du emakumea non dagoen, laguntzera joateko. Beste botoi bat erabilita, eraso baten lekuko denak ere erabili ahalko du aplikazioa, biktimari era aktiboan laguntzeko.
Agorriak aplikazioari buruzko informazioa eman zien Berdinsareako ordezkariei, eta bere esanetan, interes handia piztu du.