Durangon ospatuko da 2018ko Ezgaitasun Eguna, eta jaialdia prestatzeko auzolanera deitu dute

Markel Onaindia 2018ko urt. 12a, 13:16

Maiatzaren 26an izango da aniztasun funtzionala dutenen aldeko eskualde mailako ekimena, eta antolakuntzan parte hartu gura duten guztiei batzar zabal batera agertzeko deia egin diete antolatzaileek.

Batzarra datorren eguaztenean izango da, hilak 17, 18:30ean Pinondo Etxean. Geu Be, Rio de Oro, Angelman Sindromearen elkartea eta udala dira antolatzaile. Iaz Zaldibarren ospatu zuten eguna, eta aurten Durangoren txanda izango da. 

Erlazionatuak

Geu Beren Zaldibarko jaialdia, iruditan

Maialen Zuazubiskar 2017 mai 29 Durangaldea

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!