Durangaldeko Ezgaitasun Egunaren bosgarren edizioa ospatu zuten zapatuan, Zaldibarren, aniztasun funtzionala dutenen egoera gizarteratzeko asmoz. Geu Beko taldearen eta Zalduaren arteko futbol partiduagaz eguna hasi eta Jose Luis Mendilibarrekin argazkia atera ostean jai giroan ibili ziren egun guztian zehar Zaldibarren.