Haize bortitzaren ondorioz Amankomunazgoaren Gizarte Zerbitzuen eraikinaren aurrean, Bruno Mauricio Zabala kalean, arbola handi bat jausi da. Suhiltzaileek zuhaitza erretiratu behar izan dute. Gaur, hainbat irteera egin behar izan dituzte Durangon, Muruetatorren eta Goienkalen. Iurretan berriz, Lidl supermerkatuaren teilatuan xafla batzuk kendu behar izan dituzte.