'Movember' ekimenagaz 1.340 euro batu dituzte minbiziaren aurka egiteko

Markel Onaindia 2017ko abe. 18a, 13:31

DRTko kideek sustatu dute bibotea uzteko kanpaina solidarioa Durangon, eta eskerrak eman gura dizkiete gainerako elkarteei, jokalariei, zaleei eta herritarrei. 

"Mundu mailan jasoko diren miloi euroetara, durangotik 1.340 euro gehituko ditugu prostata eta barrabiletako minbizia ekiditeko programak finantzatzeko", esplikatu dute prentsara bidalitako oharrean.

Azaroko egunetan bibotea utzita, kontzientziazioa hedatzea eta diru ekarpena egitea dira Movember mundu mailako ekimenaren helburuak. 

 

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!