Iker Mendietak, Antxon Iriondok eta Santi Alberdik eman dute iniziatibaren berri. DRTkoek Durangoko beste hainbat kirol talderen babesa dute, eta herritarrei kanpainan parte hartzeko deia egin diete, mobro.co/durangorugbytaldea webgunean izena emanda. Azaroan zehar bibotea uztea da proposamena, eta webgunera norbere argazkiak igotzea. Gainera, neskek ere parte hartu ahal dutela diote, bibotea utzi ez arren.
Pintxopote berezia
Dinamikari azaroaren 30ean emango diote amaiera, pintxopote berezi bategaz. Rugby tabernan photocall bat ipiniko dute, eta lehiaketak ere eskainiko dituzte. Batuko den dirua Movember fundazioarentzat izango da. 2013az geroztik, 597 milioi euro batu ditu mundu mailan, minbiziaren ikerketan inbertitzeko.