'Garita'-k Ezkurdi Jai Alai frontoiko taberna utzi du 24 urteren ostean

Joseba Derteano 2017ko abe. 12a, 12:27

Pedro Mari Garcia 'Garita' argazkiaren erdian semeekin batera Anboton egindako elkarrizketa batean.

67 urterekin jubilatu egin da Pedro Mari Garcia 'Garita'. Frontoiko atea ireki eta ixten zuen eta, ondorioz, frontoiko erreserbak bertan behera geratzen direla jakinarazi dute Durango Kirolak-etik.

 

Erreserbengatik ordaindutako zenbatekoak itzultzeko Durango Kirolak-ekin hartuemanetan jartzeko (94 603 00 31 telefonoan edo info@durangokirolak.net helbide elektronikoan) eskatu dute.

Garita-k domekan utzi zuen tabernako ardura eta jubilatu egin da. Hala ere, Durangoko zesta eskolan orain arte moduan lanean jarraituko duela adierazi du. Durangon zestaren alde lan handia egin du Garitak. 70eko eta 80ko hamarkadetan Ameriketako Estatu Batuetan zestalari ibili zen eta han jaio ziren Gotzon eta Iñaki semeak, biak zestalariak. Semeei zestarako afizioa txertatu zien moduan, Durangoko gazte askorekin ere lan horretan dihardu urte askoan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!