Airearen kalitatea

Durangoko Azokara ere eramango dute aire kalitatearen kezka

Markel Onaindia 2017ko abe. 1a, 19:12

Durangoko hainbat auzo elkarte, alderdi, sindikatu eta eragilek deitutako mobilizazioak erantzun zabala eduki du gaur. 100 bat lagun batu dira Andra Mariko elkarretaratzean. Arnasten dugun aireari buruz "erantzunak" eskatu dituzte, osasunagatik arduratuta daudelako. Lehen aldiz, herritar askoren kexa hori kalera eraman dute, irudi esanguratsua sortuz, eta abenduaren 6an berriro mobilizatuko dira, 13:00etan, Durangoko Azokaren parean.

Deialdia oso anitza izan da, iritzi eta sektore askotakoa. Esaterako, Ernai eta UGT batu dira protesta berean. Ondorioz, jendearen erantzuna ere anitza izan da. Bertan izan dira gazteak, zaharrak, EH Bildu eta Herriaren Eskubidea alderdietako kideak, sindikatu abertzale eta estatalistetako militanteak, San Fausto eta Aramotzeko bizilagunak...

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!