Azaroaren 25a

DRT eta Maristak ikastetxeak indarkeria matxistaren aurka duten inplikazioa aitortu du udalak

Anboto 2017ko aza. 23a, 16:40

Durangoko Udalak aitortza agertu die bi herri-entitateei, azaroaren 25aren bezperatan. Errugbi taldeak indarkeriaren aurkako protokoloak landu izana edo puntu morea zabaltzea goraipatu ditu udalak, eta Maristen kasuan, eraso sexistak prebenitzeko Erastop aplikazioa sortzen lagundu izana, besteak beste. 

DRTko Txapo Iriondok azaldu du "berdintasuna egunerokoan lantzen" dutela, eta indarkeriaren kasuen harira, "onena horrelakoak ez edukitzea" izango litzatekela, salatzen ibiltzea baino.

Maristetako Dani Irazola zuzendariak gogoratu du ikastetxea duela 112 urte sortu zela gizartea hobetzen saiatzeko helburuagaz, eta gaur egun ere hori dela euren asmoa, horren baitan indarkeria matxistaren aurkako lana barneratuta. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!