Durangoko gurasoen plataforma eguenean aurkeztuko dute San Agustinen

Markel Onaindia 2017ko aza. 14a, 10:02

Herriko jolasguneen egoeraren harira sortu da Durangoko Familiak izeneko taldea, eta eguenean 18:30ean hasiko den aurkezpenean azalduko dituzte finkatutako helburuak. Gurasoei parte hartzeko deia egin diete. 

Landako eskolako aterpeaz berba egiteko batzar zabal baten topatu eta hortik aurrera hasi ziren elkartzen guraso batzuk. Gero, Facebook sare sozialean komunitate bat sortu, eta dagoeneko 1.000 lagunetik gora dira. Change.org webgunean eman dute egueneko aurkezpenaren berri. Ideiak eta proposamenak sortu gura dituzte denen artean.

Landako eskolako jolasgunea herrian estaltzen den lehena da. "3 urte eta gero estalitako parke bat edukitzea lortu dugu baina pozaren ostean etsipena iritsi da. Gutariko askok estalitako parke honi oinarrizko gabeziak detektatzen dizkiogu", esan dute mezuan. Besteak beste, ordutegian "aukera gutxi" dagoela diote, eta estalpea txikia dela ere bai.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!