Brasilgo eskubaloi selekzioko hautatzailea Jesuitetako gazteen entrenamenduan izan da

Anboto 2017ko aza. 13a, 20:02
Jorge Dueñas de Galarza -azken lerroan, erdian- gaur arratsaldean Jesuitetan, haur-kategoriako gaztez inguratuta.

Jorge Dueñas de Galarzak harreta handiz jarraitu du haur-kategoriako gaztetxoen entrenamendua. Ondoren, hitzaldia eskaini du.

Abuztutik Brasilgo emakumeen eskubaloi selekzioko hautatzailea da Jorge Dueñas de Galarza bilbotarra. Horrez gainera, Kirolenen irakasle dihardu eta bere ikasle baten entrenamendua jarraitzera joan da Jesuitetara. 

Abenduan munduko eskubaloi txapelketan ariko da Alemanian. Brasilgo selekzioa "eraberritze fase batean" sartuta dagoela dio eta beraientzat munduko txapelketa "konplikatua" izango dela. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!