40.000 eurogaz zer proiektu egin hausnartuko dute Durangoko Aramotz auzoan

Markel Onaindia 2017ko aza. 13a, 10:21

EH Bilduk asanblada zabala deitu du biharko -19:00etan, Aramotz kalea 5 zenbaki ondoko lokalean-, Mataderoan. 2016ko udal aurrekontuan auzoan inbertitzeko diru bat eskatu zuen alderdiak, eta horregaz zer egin eztabaidatuko dute auzotarrekin, gero udalean aurkezteko.

300.000 eurokoa zen aurreikusitako diru partida. Horretatik zati bat erabili da, Aramotz Berritu egitasmoari hasiera emateko eta auzoko landa inguruak atontzeko. Horrez gainera, hiltegia zegoen eremuan jolasgune bat sortuko da, eta horri buruz ere jardungo dute batzarrean. EH Bildutik azaldu dutenez, 2018ko aurrekontuari begira ideiak jasotzeko tartea egongo da.

Bestalde, San Fausto auzoan ere batzarra egingo dute azaroaren 27an.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!