Paul Bereziartua eta Marisol Ramos izan dira azkarrenak Durangoko Gau Krosean

Anboto 2017ko urr. 28a, 21:28

Durangaldea Running taldeak antolatutako lasterketa herrikoiak 200 bat parte hartzaile batu ditu.

Proba nagusiaren aurretik gaztetxoak izan dira protagonista. DJ eta animatzaile baten laguntzagaz korrika ez ezezik dantzan ere abilak direla erakutsi dute. Plaza bete jede batu du ekimenak. Ondoren, hankak jarri dituzte dantzan Durangoko Alde Zaharretik zeharreko zirkuituan. 

Nagusien proban Paul Bereziartuak eta Marisol Ramosek beste guztien gainetik egin dute distira. Gizonetan Ion Mendizabal helmugaratu da bigarren, Enrique Delgado hirugarren, Markel Arbulu laugarren eta Iñaki Arizmendiarrieta bosgarren. Emakumeetan Estibaliz Hernández geratu da bigarren, Maider Ramos hirugarren, Raluka Ispizua laugarren eta Beronika Noya bosgarren. 

Bihar goizean zehar gaztetxoen zein nagusien lasterketetako argazki galeriak argitaratuko ditu ANBOTOk. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!