Durangoko jaiak

Sanfaustoak martxan dira, 11 egunez poza ekartzeko Durangora

Anboto 2017ko urr. 11a, 20:00

Txosnaguneko txupinazoa jaurti dute iluntzean, eta horrela, hurrengo domekara arte iraungo duten jaiak hasi dira. Dispertsioaren aurkako taldeak irakurri du aurten txosnetako pregoia. Jaiak ofizialki bihar hasiko dira, udaletxean 13:00etan ospatuko den txupinazoagaz. Kasu horretan, odol-emaileen elkartekoak izango dira jaiari hasiera emateko arduradunak.

Txupinazo jendetsua izan da Kurutziagako Txosnagunekoa. Herriko 14 elkartek osatzen dute batzordea, eta aniztasun horren erakusle izan da jaien hasiera. Besteak beste, presoen dispertsioa amaitzeko eskaria egin dute mezuan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!