Bilbaok "haur literaturak behar duen tonuari eta pultsuari ederki heldu" diola esan du Euskadi sarien XXI. edizio honetako epaimahaiak, eta "tradiziotik datozen baliabideak maisutasunez erabili dituela".
Leire Bilbao Durangon bizi den idazle ondarroarrari eman diote Euskarazko haur eta gazte literatura saileko Euskadi saria. Pamiela argitaletxeagaz kaleraturiko Xomorropoemak eta beste piztia batzuk lana da saritu diotena.