Leire Bilbaok Piztipoemak eta Xomorropoemak liburuak aurkeztu ditu Durangoko Hitzen

Anboto 2016ko abe. 30a, 09:37

Leire Bilbao idazleak #Xomorropoemak eta #Piztipoemak umeen liburuak aurkeztu zituen atzo Durangoko Hitz liburu-dendan. Idazle ondarrutarrak liburu bietan agertzen diren poemen irakurketa laburra egin zuen bertaratutako ume zein helduen gozamenerako. Bi liburuetako ilustrazioak Maite Mutuberriak egin ditu.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!