Lierni Lekuonak garaipenegaz hasi du ziklo-kros denboraldia

Joseba Derteano 2017ko urr. 9a, 09:44

Bizkaia-Durangoko txirrindularia onena izan da Urduñan.

Euskal zirkuituko lehenengo proba lehiatu dute asteburuan eta Bizkaia-Durango taldeko Lierni Lekuonak (Lezo, 1995) irabazi du. Lekuona Euskadiko txapelduna da ziklo-krosean.

Arratiko Z.E. taldean dabilen Naia Alzola durangarra bosgarren sailkatu da proba berean. Gazte mailetan goiko postuetan ibili dira Iurretako CAF Turnkey Engineering taldeko hainbat txirrindulari. Juniorretan eta kadeteetan laugarren amaitu dute Amaia Murgialdayk eta Maria Arbeloak, hurrenez hurren. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!