Lierni Lekuona Euskadiko txapelduna ziklo-krosean

Anboto 2016ko abe. 26a, 11:20

Argazkia: Bizkaia Durango

Bizkaia-Durango taldeko Lierni Lekuona txirrindulariak Berrizko ziklo-kros txapelketa irabazi zuen joan zen zapatuan. Garaipen honi esker, Euskadiko txapelduna da.

Lekuonak azaldu duenez, ez zuen garaipena espero. "Hasieran indarrak neurtuta joan naizen arren, azken itzuleretan hobeto sentitu naiz eta irabaztea lortu dut. Denboraldia ez doa nahiko nukeen moduan. Aste biko atsedenaldiaren ondoren, oso ondo sentitu naiz. Gainera, ibilbidea hau oso gogorra izan da".

Guztira 300 bat ziklo-kroslari batu ziren Berriz Bizikletari Elkartearen, Berrizko Udalaren eta Bizkaiko federazioaren elkarlanari esker antolatutako proban.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!