Emakume borrokalari komunista hari eskainitako parkea

Markel Onaindia 2017ko urr. 6a, 20:06
Uribarrenaren familiakoak, lehen lerroan. Ezkerrean, Marina Fuster alaba.

Gaur inauguratu da ofizialki Benita Uribarrena parkea, Arte eta Historia museoaren atzekaldekoa. Uribarrenaren senideak bertaratu dira, eta Marina Fuster alabak "frankismoaren biktima guztiei" eskaini die omenaldia. Gainera, eskertza lez, euren herriko domina bana eman die Aitziber Irigoras alkateari, Durango 1936 elkarteari eta Maria Gonzalez Gorosarriri, Uribarrenaren historia zabaltzen hasi zen kazetariari.

Hunkituta berba egin du Fusterrek. Bere ama, familia sozialistakoa zen eta Frantziara ihes egin behar izan zuen frankisten errepresioagatik. Han ere borrokan jarraitu zuen, alderdi komunistaren baitan. Adibidez, Parisen egunkari iraultzaile bat banatzen ibili zen, eta Donostiara ere etorri zen, heriotza zigorra zutenak jaso eta Frantziara ihes egiten laguntzeko. Bere izaera komunistagatik, "kamarada" guztiak ere gogoan izan ditu gaur Fusterrek.

Parkearen sarreran egongo den plaka bat ere inauguratu dute ekitaldiaren hasieran.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!