Badatoz jaiak eta horregaz batera handitu egiten da eraso sexisten inguruko mamua. Iaz ere, esaterako, eraso sexista bi jazo ziren Durangon. Egoera horien aurrean, jarrera tinkoa erakutsi dute herritarrek, erasorik ez dutela onartuko adierazita.
Aitziber Irigoras alkateak eta Pilar Rios alkateordeak irakurri dute akordioa. Herritarrei, erasoen prebentzioan zein horiek gertatzean jarrera aktiboa hartzeko deia egin diete. Udalak lanketa berezia egin du gazteekin, lokaletan eta elkarteetan eurekin batuta.